EITBren “Navarra directo” telesaioak Muzkiko URRARENA ladaetxea aukeratu du zubi foralean Nafarroan izandako turismo okupazioren inguruko albistea emateko.
Gesalatz haranaren eta geure landa etxearen kalitate eta edertasuna ederki merezi dute eta, hain gurea den telebista honetako kazetariek geure agroturismoaren inguruko erreportaia egiterakoan ez dute zalantza izpirik ere izan. Ez da ordea komunikabideen artean gure etxeak interesa pizten duen lehebiziko aldia. Orain gutxi “el economista.com” egunkari digitalak estatu osoko agroturismo onenen artean kokatu gaitu eta. Gure ingurua nahiz patrimonioa zainduz egindako ahaleginari esker lortutako errealitate honetaz harro gaude.
Geure etxera etortzea erabakitzen duten familia edota lagun taldeek, hemen topatuko dutena eerportai honetan ikus dezakete. EITBko kaztari zein kamarek minutu gutxi batzuetan URRARENAren esentzia isladatzea lortu dute, beraz beren profesionaltasuna eta eraginkortasuna aitortzeaz gain, eskerrak ere eman nahi diogu Nafarroa gehien zaintzen duen telebista kateari. Mila esker.
Gure eraikina, gure behorrak, ardotegia, eta ANDRESENEKOA landa jauregian dagoen museo etnografikoa ikus daitezke. Baita erreportaia burutu zenean landa etxean ziren bezeroen iritzia ere.
URRARENA landaetxeak, Nafarroako bailararik sekretuenean egonaldi gozagarria opa dizue.